Gizartea -

Ipar Euskal Herria

Gaur zabalduko dute berriz Mauleko hiltegia

Animaliei tratu txarrak ematen zitzaizkiela salatu zuen L214 elkarte ekologistak bideo batean, eta Pirinio Atlantikoetako Prefekturak ixtea erabaki zuen martxoa bukaeran.

Mauleko hiltegia ia bi hilabetez egon da itxita. Argazkia: EiTB
Mauleko hiltegia ia bi hilabetez egon da itxita. Argazkia: EiTB
Mauleko hiltegia ia bi hilabetez egon da itxita. Argazkia: EiTB

O.A. | EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur zabalduko dute berriz Mauleko hiltegia, Pirinio Atlantikoetako Prefekturak martxoaren amaieran ixtea ebatzi ondoren. L214 elkarte ekologistak animaliei tratu txarrak ematen zitzaizkiela salatu zuen, eta horren ondotik etorri zen Prefekturaren erabakia.

L214 elkarteak zabalduriko bideoan, Mauleko hiltegian langileek animaliei nolako tratua ematen zieten erakusten zen.

Bideoak harrabotsa eragin zuen Frantzian, eta, hala, Mauleko hiltegiaren "ankerkeria" gaitzetsi zuen Stephane Le Foll Frantziako Lan ministroak agiri batean.

Hala ere, Pirinio Atlantikoak departamenduko Prefekturak azaldu duenez, Mauleko hiltegian egindako ikerketa batean hiltegiak baldintza guztiak betetzen dituela ondorioztatu dute. Ondorioz, berriz irekitzeko baimena eman du.

Hiltegiak 33 langile ditu, eta urtero 3.000 tona haragi kudeatzen ditu, abereen % 40 Zuberoan hazitakoak. Hiltegia Zuberoako Mankomunitatearen esku dago, eta Mauleko alkateak ixteko erabakia hartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea bideoak Maule bideoak Gizartea albisteak Albisteak Animalia basatiak Zuberoa azken ordukoa