Gizartea -
Gertakaria
Donostian itsasora erori zen gizonaren bilaketa lanak eten dituzte
Asteazken goizean (10:00) ekingo diote berriro itsasora erori zen 60 urteko gizonaren bilaketa lanari.
agentziak | erredakzioa
Erreskate taldeek Donostiako Salamanca Pasealekutik itsasora erori zen gizonaren bilaketa lanak eten dituzte 20:30ean, eta asteazken honetan, 10:00etan, ekingo diote berriro hura bilatzeari, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ertzaintzaren buzoak eta helikopteroa aritu dira pertsona horren bila, Gurutze Gorriarekin, suhiltzaileekin eta Udaltzaingoarekin elkarlanean. Gainera, arratsalde honetan Ertzaintzaren drone bat ere erabili dute laguntza gisa.
Gertakaria astelehenean 17:30 aldera izan zen, lekuko batek orduan eman baitzien abisua larrialdi zerbitzuei. Gizonezko bat Salamanca Pasealekutik itsasora erori zela jakinarazi zien.
Ez dakite nor den desagertu dena, gertakariarekin lotutako salaketarik ez dutelako jaso.