Gizartea -

2-3 euro kilo bakoitza

Antxoaren arrantza berriro ireki dute, baina prezioak merkeak dira

Dagoeneko 1.800 tona harrapatu dituzte Kantauri itsasoan, baina bizpahiru eurotan saltzen dute kilo bakoitza, eta arrantza probetxuzkoa izateko 5 euro irabazi behar dituzte gutxienez kilo bakoitzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost urteko debekualdiaren ostean, antxoa arrantza berriro ireki dute Kantauri itsasoan.

Arrantzaleentzako itzulera gazi-geza da. Batetik, antxoa ugari dago, dagoeneko, aurten 1.800 tona arrantzatu dituzte. Urte guztirako kuota 5.400 tonakoa da.

Bestalde, antxoa saltzen duten prezioa ez da probetxuzkoa arrantzaleentzat.

Kiloa 2 edo 3 eurotan saltzen ari dira eta gutxienez 5 eurotan ordaindu beharko litzateke, arrantza-alditik etekina ateratzeko.

Arrantzaleen ustez, antxoen prezio baxua Kroazia eta Marokotik ekartzen dituzten arrainen errua da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea