Gizartea -
Zortzi hilabeteko gorakada
Autoen salmentak % 39,3 igo dira apirilean
Plan 2000E diru-laguntza programari esker, 380.000 auto saldu dituzte lehen lauhilekoan Espainian. Nafarroan soilik jaitsi dira matrikulazioak, % 9,5, alegia.
Erredakzioa
% 39,3 hazi dira autoen matrikulazioak apirilean, hain zuzen, 93.637 auto matrikulatu dituzte, fabrikatzaileen (Anfac) eta saltzaileen (Ganvam) elkarteek aditzera eman dutenez.
Hortaz, erkidego guztietan egin dute gora matrikulazioek apirilean Nafarroan salbu, % 9,5 jaitsi dira bertan.
Zortzi hilabetez hazi dira matrikulazioak eta Plan 2000E programak zerikusi handia du bai apirileko baita lehen lauhilekoaren igoerarekin ere.
Zentzu honetan, 2009ko maiatzean martxan jarritako Plan 2000E programari esker milioi bat autotik gora (1,067 milioi) matrikulatu dituztela azpimarratu dute Anfac eta Ganvac elkarteek, hau da, % 17,4 gehiago. Dena den, diru-laguntza plan hori berriztatzen ez baldin badute, baliteke 2009ko marka ezkorrak gainditzean, ohartarazi dute.
Luxuzko autoen salmenta amildu da
2010eko lehen lau hilabetetan, 379.804 auto saldu dituzte, % 43,2 igo dira salmentak urtebetean.
Bitartean, luxuzko autoen salmenta % 33,8 amildu da eta ''mendiko autoena'', berriz, % 76,4 igo da.