Gizartea -

BILBO

Martxan da lurpeko trenbide zatia Bilboko Irala auzoan

Iragarrita bezala, 13:45ean igaro da lehen konboia Rekalde-Irala paretik. Gaur bertan eman du Sustapen Ministerioak trenbide zati hori martxan jartzeko behin betiko baimena.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Irala auzoan, gaurtik, martxan da lurpeko trenbide zatia,  Bilbao Ria 2000 enpresa publikoaren eskutik. Adif-Zabalera Metrikoa merkantzia trenbide-sareari dagokion zati bat da gaur inauguratu dutena.

Iragarrita bezala, 13:45ean igaro da lehen konboia Rekalde-Irala paretik. Gaur bertan eman du Sustapen Ministerioak trenbide zati hori martxan jartzeko behin betiko baimena.

Azken astebetean, behin lanak bukatuta, hainbat proba egin dituzte trenbidean, merkantzia-trenekin. Dena ondo dagoela ziurtatu ondoren, Bilbao Ria 2000 erakundeak jakitera eman duenez, gaur bertan itxi dituzte azken izapide administratiboak, aipatutako baimena jaso ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea