Gizartea -

Iruñea

Renfek 123.000 tren-eserleku jarri ditu salgai San Ferminetarako

Salgai jarritako txartelak uztailaren 5etik 15era bitartean Iruñean helmuga eta irteera duten trenenetan erabiltzekoak dira.

sanferminak

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Renfek tren zerbitzu bereziak antolatu ditu San Fermin jaiak direla eta. Modu honetan, 123.000 eserleku eskainiko ditu uztailaren 5etik 15era bitartean Iruñean helmuga eta irteera duten tren orotan. Zerbitzu bereziek, Iruñean jatorria eta helmuga izanik, Nafarroako hiriburua Gasteiz, Tutera, Zaragoza, Burgos, Madril, Bartzelona, Tarragona, Lleida, Sevilla, Kordoba eta Malagarekin lotzen dituzten Distantzia Ertaineko zein distantzia luzeko linea guztiak barne hartzen dituzte.

Renfek Iruñea eta Bartzelona artean antolatutako zerbitzuekin 37.500 eserleku eskaintzen ditu. Modu honetan, bi hiriburuen arteko noranzko bakoitzeko eguneroko ohiko bost tren zerbitzuak osagarrizko 34 trenekin indartzen dira, 17 noranzko bakoitzeko eta gehigarrizko beste 9.300 eserleku gehiago San Fermin jaiak direla eta.

Madril eta Iruñea artean 39.900 eserleku eskainiko ditu Renfek. Hauetatik, 10.500 ohiko trenei gehituko zaizkien eserleku bereziak dira, konposizio bikoitzean ibiliz bi hiriburuen artean. 2.800 eserleku osagarrizko tren berezietan.

San Ferminak dirauten asteburuan zehar, Madril eta Bartzelonako bidaiariek 6 tren izango dituzte egunero noranzko bakoitzean. Bestalde, Renfek, sustapeneko salneurriak eskaintzen ditu Sanferminetara 16,15 eurotatik Bartzelona – Iruñea ibilbidean.

Andaluzia eta Iruñea arteko zerbitzuak loturarekin

Aurten, Iruñera San Fermin jaietara hurbiltzeko eskaintza Malaga, Kordoba eta Sevillatik abiatu eta Zaragoza edo Madrilen lotura izango duten zerbitzuekin handiagotua ikusi da. Lau hiriburu hauek lotzeko, Renfek 15.000 eserleku baino gehiago eskaintzen ditu uztailaren 5a eta 15a bitartean. Tren hauetarako baliagarri diren Txartel Konbinatuek,  bi ibilbideak txartel bakarrean barneratzen dituzte salneurri murriztu batekin, Madril edo Zaragozan lotura ziurtatuta izanik.

Distantzia ertaineko trenak

Iruñean jatorria eta helmuga duten distantzia ertaineko zerbitzuak indartuko dira ere tren bereziak ezarriz Gasteiz, Zaragoza eta Burgosetik. Uztailaren 5etik 15era bitartean zenbait trenen ohiko konposizioa handiagotuko da, Iruñera bidaiatzeko eskaria aintzakotzat hartuz, 29.600 eserleku eskainiz. Iruñean jatorria eta helmuga duen distantzia ertaineko zerbitzua 45 trenekin eta 9.900 eserlekuekin indartuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Sanferminak 2024 Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Adif