Gizartea -

Nafarroa

Marihuana plantazio bat desegin dute Basaburuan

Nekazaritza ustiategi baten barruan ezkutatuta zegoen negutegia. Bertan, 530 landare atzeman dituzte.

530 marihuana landare atzeman dituzte negutegian. Argazkia: Nafarroako Guardia Zibila
530 marihuana landare atzeman dituzte negutegian. Argazkia: Nafarroako Guardia Zibila

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Guardia Zibilak nekazaritza ustiategi baten barruan ezkutatuta zegoen marihuana plantazio bat desegin du Basaburuan.

Erakunde armatuak ohar batean jakinarazi duenez, bertan 530 landare, eta lehortzen edo banaketarako prest zeuden kukulu ugari topatu dituzte. Marihuana kopuru handiak ekoizteko behar zen guztia zuten negutegian: aireztapen sistema, lanpara bereziak...

Maiatzaren 24an atzeman zuten Guardia Zibileko bi agentek. Negutegia nekazaritza ustiategi baten barruan ezkutatuta zegoen.

Guardia Zibilaren ustez, marihuana kopuru handian ekoizteko plantazioa desegin dute, urtean zehar hainbat uzta egiteko prestatuta baitzegoen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Drogak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak