Gizartea -

Gertakizuna

Baserri bateko jabeari lapurreta eta eraso egin diote Laudion

Bi pertsona atxilotu dituzte, eta adingabe bat inputatu dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrogeita bost urteko gizonezko bat eta 18 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Laudioko baserri batean lapurreta egitea egotzita. Gainera, etxearen barruan zegoen gizonari ere eraso egin ei diete.

Lapurreta asteazken goizaldean egin zuten, 03:00etan. Ordu horretan, bi atxilotuak eta adingabe bat (inputatuta dago) mendigune batean bakartuta dagoen baserri batean sartu ziren, osteko asmoz.

Handik ordu batzuetara, biktimak salaketa jarri zuen Ertzaintzan, eta lapurren deskribapena eman zuen. Orduan, agenteak ohartu ziren deskribapen hori bat datorrela komisaria horretan bertan atxilotuta zeuden bi pertsonarenarekin: 18 urteko emakumea eta adingabea. Taberna batean iskanbila izan zutelako zeuden atxilotuta bertan.

Bestalde, 45 urteko gizona atzo atzeman zuten, eta gaur kartzelatu egin du epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE Delituak azken ordukoa Laudioko argazkiak Eguneko albisteak Lapurretak albisteak Aiaraldea