Gizartea -

Bilaketa

80 urteko elorriar baten bila dabiltza Zornotzan

Gizona ostiral arratsaldean desagertu da, Arrinda auzoko egoitzatik.

Argazkia: SOS Deiak 112.
Argazkia: SOS Deiak 112.
Argazkia: SOS Deiak 112.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat larrialdi-zerbitzu 80 urteko elorriar baten bila dabiltza Zornotzan, ostiral honetako azken orduan; hain zuzen, sare sozialetan zabaldu dutenez, gizonezkoa da desagertua, eta Jose Sagarna du izena.

Sagarna Arrinda auzoko egoitzatik desagertu da, Zornotzan.

Jakitera eman dutenez, desagertu denean, gizonak praka bakeroak zituen, bai eta koadrodun alkandora, jertse urdina eta kirol moduko zapatilak, grisak.

Larunbat goizean ekin diete berriro bilaketa lanei. Ertzaintzaren erreskate eta txakur unitatea, DYA, Gurutze Gorria eta Udaltzaingoa ari dira gizonaren bila. Halaber, Ertzaintzaren helikoptero bat ere batu zaie.

Herritarren laguntza eskatu dute Jose Sagarna bilatzeko, eta gizonari buruzko informazioa duen orori Ertzaintzara edota 112 telefonora deitzeko eskatu diote. Nahasita egon daitekeela eta Elorrioko lehengo haren etxera joaten saiatu zela uste dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Amorebieta-Etxano berriak Eguneko albisteak Desagertutako pertsonak Elorrio azken ordukoa Durangaldea albisteak Adinekoei buruzko albisteak SOS Larrialdiak