Gizartea -

Bilboko irristalaria

Aritz Ortega: 'Patinatzea grina da; erori eta berriro altxatzea'

Aritz Ortega, 'Moio', 25 urteko patinatzailea da. Bilbotik alde egin behar izan zuen atsegin zuena egin ahal izateko. Malagan bizi da egun.

Aritz Ortega patinatzaile bilbotarra. Argazkia: EiTB
Aritz Ortega patinatzaile bilbotarra. Argazkia: EiTB
Aritz Ortega, patinatzetik bizi den gazte bilbotarra

0:26

Eriz Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aritz Ortegaren hitzetan, “autodidaktak” dira, patinajea “grina delako; erori eta berriz altxatu”. “Gogoa behar da soilik, eta irristailu batzuk, ez garestienak, hasteko behintzat”, erantsi du.

Aritz Ortega, Moio, 25 urteko patinatzailea da. Bilbotik alde egin behar izan zuen atsegin zuena egin ahal izateko. Malagan bizi da egun, eta hiri-patinajearekin lotutako markentzat lan egiten du (Razors, Ground Control, Jug, One Love Freestyle Sports, Atypik Clothing).

Malagara “klimagatik” joan zela aitortu du gazteak, eta “hemen, Bilbon, patinatzeko azpiegitura nahikorik ez dagoelako”. Patinatzaile ‘oldarkor’ bezala ezagutzen zaiela azaldu du, baina izen hori “asko atsegin” ez duela gaineratu du.

“Erraza ez, baina zaila ere ez”

Irristatzea “erraza ez, baina zaila ere ez” dela dio Ortegak. “Azkenean, zerbait nahi baduzu lortzen duzu, mantentzea, egunean bizi eta horren bila joan”, adierazi du. “Soldata finkorik” ez dutela onartu du, baina markek bideoen eta lehiaketen truke ordaintzen diete. “Azken finean, gustatzen zaidana ari naiz egiten”, azpimarratu du.

Hilero “gutxienez” txapelketa batean parte hartzen dutela azaldu du gazteak. Horrek mundu guztitik bidaiatzeko aukera eman diola erantsi du. Amsterdametik iritsi berri da, otsailean Iranen izan zen eta urrian Hegoamerikan.

Euskadin, aurten egin behar dituzte lehen txapelketak. Hala, Euskadiko Txapelketa ekainaren 25ean izango da Leioan (Bizkaia).

Euskal patinatzailearen inguruko erreportaje osoa astelehenean emango dute ETBko albistegietako ‘El Foco’ tartean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo albisteak