Gizartea -
Jazoera
Lau pertsona zendu dira Jaenen, etxebizitza batean izandako sutean
Gainera, bost hileko ume bat larri dago, eta beste bi emakumezkok zauri arinak dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Lau pertsona hil dira, tartean adingabe bat, Jaeneko Puente Tablas herriko etxebizitza batean izan den sute baten eraginez. Dirudienez, sutea tximinia gasolina erabiliz pizten saiatzeagatik hasi da.
Hildakoak bost urteko ume bat, 36 urteko bere aita, 78 urteko amama (amaren partekoa) eta 68 urteko aitaita (aitaren partekoa) izan dira. Aipatutakoez gain, bost hileko ume bat larri dago, eta beste bi emakumezkok zauri arinak dituzte.
(Informazio gehiago, laster)
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea