Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume bati sexu erasoa egin diote Algortan

Udalak bi elkarretaratze deitu ditu astearte honetarako, gertatutakoa salatzeko.

Abuztuan Getxon sexu erasoen aurka egindako manifestazio bat. EiTB
Abuztuan Getxon sexu erasoen aurka egindako manifestazio bat. EiTB
Abuztuan Getxon sexu erasoen aurka egindako manifestazio bat. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumezko bati sexu erasoa egin diote Algortan (Getxo), eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du egilea identifikatzeko eta atxilotzeko.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sexu erasoa atzo goizaldean egin zuten. Ondoren, biktimak salaketa aurkeztu zuen.

Erasoaren berri izan ostean, Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzional bat adostu du, erasoa gaitzesteko. Gainera, elkarretaratzea deitu du.

Adierazpenean, Udalak "gaitzespen irmoena" agertu du "genero desberdintasunen ondorioz jazotako jokaera sexista" ororen aurka, eta gertatutakoa "ahalik eta lasterren" argitzea eskatu du.

Gainera, elkartasuna adierazi dio biktimari, eta "laguntza" eskaini dio.

Udal bozeramaileek "berdintasuna eta errespetua" oinarri dituen gizarte baten alde lan egiteko deia egin du, "emakumeek askatasunean erabili ahal izateko espazio publikoa".

Horren ildotik, emakumeen duintasuna urratzen duen jokaerarik ez onartzeko deia egin diete herritarrei, hori baita "sexu indarkeriaren oinarria".

Udalak bi elkarretaratze deitu ditu biharko sexu erasoa salatzeko: bat, eguerdian, udaletxeko eskaileretan, eta, beste bat, 19:30ean, Telletxe kaleko puntu morean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Getxo Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaurko azken orduko albistea