Gizartea -

Tren istripua

Alviaren biktimek 267.000 sinadura emango dizkiote EBri

A Coruñako Probintzia Auzitegiak auzia ireki zuen berriro bihurgunea arriskutsuegia zela pentsatzeko zantzuak aurkitu ostean.

Alviako biktimen protesta. Argazkia: Efe
Alviako biktimen protesta.
Alviako biktimen protesta. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alvia tren istripuko biktimek Change.org plataforman jasotako 267.000 sinadura baino gehiago helaraziko dizkio Europako Batzordeari, Tren Agentziak ezbeharraren inguruan egin zuen txostena argitara dezan. 80 pertsona hil eta 100dik gora zauritu ziren istripuan.

Europako Batzordeak Madrilen duen bulegoan emango dituzte sinadurak, 11:30ean.

"Senideok oraindik ez dakizkigu istripuaren benetako arrazoiak. Eta ez dakigu Europar Batasunak zergatik ez duen publiko egin nahi Santiagoko istripuari buruzko txostena. Jakin eta bakean geratu nahi dugu", salatu du Rogelio Bernardo Alvia 04155en Biktimen Plataformako presidenteordeak.

Eskaeran agertzen denez, aurreko azaroan, Europako Batzordeko ordezkari batzuek "aurtengo lehenengo hiruhilekoan" txostena argitaratzeko konpromisoa hartu zuten biktimen ordezkarien eta senideen aurrean.

Hala eta guztiz ere, orain Batzordeak eta Agentziak uko egiten diote txostena argitaratzeari, informazioa publiko egitea galarazten duten salbuespen batzuetan oinarrituta.

A Coruñako Probintzia Auzitegiak instrukzioa berriro ireki behar duenean izango da sinadurak emateko ekitaldia. Epailearen eta fiskalaren irizpidearen kontra irekiko dute instrukzioa berriro, eta Adifek A Grandeirako bihurguneko arriskuaren ebaluazio zuzena egin ote zuen ikertzea eskatzen du.

"Auzitegiak uste du zantzuak daudela bihurgune horretan giza akatsaren ondorioz istripua izateko arrisku handia zegoela ondorioztatzeko, eta azterketa egin izan balitz bihurgunea txikitu edo kenduko litzateke", azpimarratu du elkarteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak