Gizartea -

Hezkuntza

2016-2017 ikasturtea ez da irailaren 7a baino lehen hasiko

Haur Hezkuntzan, eskolak ez dira ekainaren 23a baino gehiago luzatuko. DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketaren kasuan, eskolak beranduen jota ekainaren 21an bukatuko dira.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

E. Lotijna | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2016-2017 ikasturtea irailaren 7a baino lehen ez da hasiko Haur Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan.

Ikastetxe publikoen egutegia onartu du Hezkuntza sailburuordeak, bi agiritan jakitera eman duenez.

Zentro publikoetako irakasleak irailaren 1ean hasiko dira lanean, 2016-2017 ikasturteri hasiera emateko gaiekin.

Haur Hezkuntzan, eskolak ez dira ekainaren 23a baino gehiago luzatuko. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH), Batxilergoan eta Lanbide Heziketan (LH) eskolak, beranduen jota, ekainaren 21an amaituko dira.

Haur Hezkuntzan, eskola orduak eta egunak gutxienez 875 eta 175 izango dira, hurrenez hurren. Irailean eta ekainean arratsaldeko eskolak bertan behera uzteko aukera izango dute zentroek.

Oporrak

Eguberrietako oporrak gutxienez 2016ko abenduaren 24tik 2017ko urtarrilaren 6ra izango dira. Aste Santuko oporraldiak gutxienez 2017ko apirilaren 13 eta 17 arteko epea hartuko du.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, eskola ordu eta egunak gutxienez 1.050 eta 175 izango dira, hurrenez hurren. 2016ko irailean eta 2017ko ekainean eskolak goizetan soilik emateko aukera izango dute zentroek.

Batxilergoan, ikasturteak 175 eguneko iraupena izango du gutxienez, horietako 169 gutxienez, eskola efektiboak izango dira.

Azkenik, Lanbide Heziketan, ikasturteak 175 eguneko iraupena izango du, horietatik 165 (33 aste) eskola efektiboak izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 Lanbide Heziketa albisteak