Gizartea -
Shopping Night
Dena prest Bilboko 'Shopping Night'en laugarren ediziorako
Gaur Bilboko 120 denda eta lokalek parte hartuko dute 'Shopping Night' ekimenean.
EITB.EUS
Ostiral honetan Shopping Nighten laugarren edizioa ospatuko da Bilbon. 120 denda eta lokalek hainbat ekintza antolatu dituzte hiriburuko kaleak dinamizatu eta herritarrak erakartzeko. Proiektu hau, BilbaoCentro eta Udalaren arteko elkarlanaren emaitza da.
Ostiral honetan laugarren aldiz, Bilbo, moda ibiltoki batean bihurtuko da eta, gastronomiak, ostalaritzak eta kulturak ere garrantzi handia hartuko dute gau magiko horretan.
'Shopping Night' komertzioaren festa bat da Bilbon eta horregatik, dendek ekimenik eta promoziorik onenak ekainiko dituzte, edozein kontsumitzaile txundituta uzteko modukoak. Gainera, aurten makina erremintaren biurteko azokara joango diren milaka lagunek ere gau horretaz gozatzeko aukera izango dute.
Bestalde, Jorge Aio, BilbaoCentroko gerenteak esan duenez, ostiralean hiriburuko hainbat lekutan banatuta egongo dira Shopping Nighten jarduera ezberdinak. “Gure helburua, ohiko kontsumitzailea dendetara sartzea eta bertan disfrutatzea da”, gaineratu du Aiok.