Gizartea -
Udalaren elkarretaratzea
Getxoko Udalak gaitzetsi egin du Algortan izandako sexu-erasoa
Getxoko udal ordezkariek elkarretaratzea egin dute eguerdian, igandean Algortan gertatutako sexu erasoa gaitzesteko.
Erredakzioa
Getxoko udal ordezkariek elkarretaratzea egin dute eguerdian, Udaletxe aurrean, igandean Algortan gertatutako sexu-erasoa gaitzesteko.
Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzional bat adostu zuen atzo, erasoa gaitzesteko, eta gaur eguerdian elkarretaratzea egin dute.
Gaur arratsaldean, 19:30ean, Telletxe kaleko puntu morean, beste elkarretaratze bat izango da.
Erasoa 06:30ean gertatu zen. Antza denez, erasotzaileak Algortako metroko geltokitik joan zen biktimaren atzetik, hura etxeko aparkalekura heldu zen arte. Bertan, sexu-erasoa egin zion, eta aurpegian kolpeak eman zizkion.
Emakumezkoa Gurutzetako Ospitalean artatu behar izan zuten.
Biktimak salaketa aurkeztu eta gero, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, eta ustezko erasotzailea identifikatu eta atxilotu egin du dagoeneko.