Gizartea -

Mehatxuak

Trapagaraneko pabiloi batean bizi den bikoteak mehatxuak salatu ditu

Salaketan jasotzen denez, hiru ezezagun bikotea bizi den orubera bertaratu ziren, eta une horretan bakarrik zegoen emakumea mehatxatu zuten.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trapagaranen (Bizkaia), Elecqui enpresaren orubean, bikotekidearekin batera bizi den emakumeak salaketa bat aurkeztu du Ertzaintzaren aurrean, hiru pertsonek mehatxu egin diotelako. Hala jakinarazi du Vecindad vasca sin Fronteras elkarteak.

Ohar baten bidez, elkarteak adierazi du atzo gaueko 22:00ak aldera bikotea bizi den orubean agertu ziren, eta, une horretan, emakumea besterik ez zegoen, bere bikotekidea ur bila joana baitzen.

Salaketan jasotzen denez, hiru ezezagunek emakumea mehatxatu zuten honako esaldi honekin: "Zer uste duzue egiten ari zaretela prentsarekin? Hori egiteari utzi behar diozue!". Aldi berean, bikotearen ondasunak nahasi zituzten, eta, horren ostean, handik alde egin zuten.

Vecindad vasca sin Fronterasek azaldu duenaren arabera, bikotekidea bueltatu zenean, bere emaztea "antsietatearekin eta ikaratuta2 aurkitu zuen; horren aurrean, 112 telefono hots egin zuen, eta anbulantzia bat eta Ertzaintza gerturatu ziren.

Segurtasun Sailetik baieztatu dute dei bat jaso zutela hedabideetan agertzeagatik emakumeari errieta egin ziotela esanez.

Vecindad vasca sin Fronteras elkarteak egintza horiek salatu ditu, baita bikoteak bizi duen "zaurgarritasun egoera eta egiazko segurtasun falta" ere, "eskudunak diren administrazioek haien egoera bideratzen ez duten bitartean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Salaketak argazkiak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Trapagaran argazkiak Albisteak Higiezinen merkatua gaur