Gizartea -

"Electron nueva" operazioa

15.000 lagun ingururi iruzur egin zien sare bat desegin dute

San Adrianeko (Nafarroa) biztanle batek bere kreditu-txartelarekin iruzurrezko mugimenduak egin zirela salatu ostean hasi zen ikerketa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Guardia Zibilak Internet bidez iruzur egiten zuen eta kapitalak zuritzen zituen zuen sare bat desegin du. Sareak Espainiako eta beste herrialde batzuetako 15.000 lagun ingururi egin dio iruzur. "Electron nueva" deritzon operazioa Valentzian hasi zen.

Dagoeneko bost lagun atxilotu dituzte Valentzian. Hauek, 2008an operazioaren lehenengo fasean atxilotutako beste zazpi atxilotuekin batera, 2,5 milioi euro inguruko iruzurrak egin zituzten.

San Adrianeko (Nafarroa) biztanle batek bere kreditu-txartelarekin iruzurrezko mugimenduak egin zirela salatu ostean hasi zen ikerketa.

Sarearen kideek banketxeen webguneen kopiak eginez, mezu elektroniko ugari bidaltzen zituzten datu pertsonalak zein bankuko datuak eskatuz. Behin informazioa lortuta, kontuetatik dirua ateratzen zuten edo baimenik gabe kontuan zorduntzen zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea