Gizartea -
Erabakia
PPk ez du Gabilondoren Hezkuntza Plana babestuko
Maria Dolores de Cospedal idazkari orokorrak PPren jarrera iragarri du gaur goizean.
Erredakzioa
Espainiako PPk ez du Hezkuntza Ministerioaren Hitzarmen Sozial eta Politikoa sinatuko, gaur Maria Dolores de Cospedal idazkari orokorrak iragarri duenez.
Angel Gabilondo ministroak bi asteko epea eman zien alderdi eta eragileei Planaren aurrean jarrerak finkatzeko.
PPz gain, gainontzeko alderdi politiko eta eragile sozialek haien iritziak iragarri egingo dituzte.
Angel Gabilondo ministroak eta De Cospedalek 30 minutuko bilera egin dute gaur goizean. PPko buruaren ustez, Gobernuak ez ditu popularren proposamenak testuan sartu.
"Hezkuntza eredua mantentzea akats bat da, gure ikasleen porrotaren erantzulea baita".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea