Gizartea -

25. edizioa, Hendaian

Euskal Eskola Publikoaren jaia, lehen aldiz mugaz gain

Ikas-bi Ipar Euskal Herriko ikastetxe elebidunetako gurasoen elkarteak 30 urte bete ditu, eta, ondorioz, hori ospatzeko Hendaiara joatea erabaki dute.

Euskal Eskola Publikoaren jaia, Hendaian. EITB
Euskal Eskola Publikoaren jaia, Hendaian. EITB
Euskal Eskola Publikoaren jaia egin dute gaur Hendaian

1:19

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Eskola Publikoaren festak 25 urte bete ditu, eta lehen aldiz Iparraldean, Hendaian ospatzen ari dira; izan ere, Ikas-bik, Ipar Euskal Herriko ikastetxe elebidunetako gurasoen elkarteak 30 urte egin ditu, eta, ondorioz, bi urteurrenak ospatzeko bertara joatea erabaki dute.

Festa lau gunetan ospatzen ari dira, eta Beltzenia izenekoan (Txingudi badian) ekin diote ospakizunari goizeko 11:00etan. Lurdes Imaz Euskal Herriko Ikastetxeetako Guraso Elkarteko ordezkariak adierazi dutenez, aspaldidanik nahi zuten muga gurutzatu eta Iparraldera egin, eta, euren hitzetan, gaur amets bat bete dute.

Jaialdia ospatzeko Lapurdi aukeratzearekin bultzada bat eman nahi izan diote euskararen irakaskuntzari Ipar Euskal Herrian eta, zehazki, sare publikoan. Nabarmendu duenez, Ipar Euskal Herrian familien % 70ek egiten dute eskola publikoa aukeratzearen aldeko hautua, ondorioz, "garrantzitsua da euskarara hurbiltzeko aukera izan dezatela".

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua ere han izan da. Hark jakitera eman duenez, hasiak dira hezkuntza-lege propio baten aldeko lehen pausuak ematen.

Nafarroako Gobernuko ordezkariak lehen aldiz parte hartu dute festan. Ez dutenek ordezkaritzarik bidali PSE alderdikoak izan dira. 25 urtetan lehen aldiz ez da alderdi sozialistako kiderik bertaratu; izan ere, festa Hendaian egitea "akatsa" dela adierazi zuen atzo Isabel Celaa parlamentari sozialista eta Hezkuntza sailburu izandakoak. Bere aburuz, "guztiona den zerbait, nazionalismoaren kontzepzioarekin lerrokatzen baitu".

Aitzitik, bai izan dira han, besteak beste, EAJ (Jean Telletxea), EH Bildu (Arnaldo Otegi) edota Podemoseko zenbait ordezkari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi albisteak Iparraldea bideoak Hendaia albisteak Gizartea albisteak Albisteak