Gizartea -

Sondika (Bizkaia)

Bi istripuk auto-ilarak sortu dituzte Txorierriko igarobidean

Ezbeharren ondorioz, Arrontegiko zubiraino heldu dira auto ilarak baina, 09:00ak pasata itxita zegoen erraia ireki dute eta trafikoa normaltasunez berrezarri da.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi istripu gertatu dira goizean, Sondikan (Bizkaian), eta ezbeharrek auto-ilara luzeak sortu dituzte Txorierriko igarobidean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Goizeko 09.00ak pasata, auto biak errepidetik kendu dituzte, eta normaltasunera bueltatu da trafikoa.

Istripuak 08:00ak aldera gertatu dira. Bi ezbeharretan bina ibilgailu nahasi dira, eta pertsona bat arin zauritu da.

Trafiko dentsitate handia egoten den orduan ezkerreko erreia itxi behar izan dute eta auto ilarak Arrontegiko zubiraino ere heldu izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Arabako trafiko telefonoa Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Sondika Txorierriko igarobidea