Gizartea -

Lorpen feminista

Pilula antisorgailuak 50 urte bete ditu

Munduko bigarren antisorgailu erabiliena da eta lehena Europan eta Amerikan, baina Afrikako eta Asiako 200 milioi emakumek ez dute hain eskuragarri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko bigarren antisorgailu erabiliena Margaret Sanger eta Katharine McCormick feministen lorpena izan zen; hirurogeita hamar urte bete zituztenean "pilula magikoa" lortu nahi izan zuten. Mende erdiren ostean, 215 milioi emakumetik gora beraien bizitzak planifikatzeko erabili dute. Margaret Sanger erizaina eta Katharine McCormick biologoak "emakumearen emantzipazio tresna" jotzen zutenaren ikerketa bultzatu zuten. Horrela, Gregory Pincus doktoreak pilula garatu zuen 1955ean, baina ez zen antisorgailu metodo gisa onartu bost urte beranduago arte.

1960ko maiatzaren 9an, Ameriketako Estatu Batuetako Botika eta Elikagaien Administrazioak "Enovid" pilularen salmenta onartu zuten.

"Pilula oraindik iraultzailea da"

Bost hamarkada geroago, munduko bigarren antisorgailu erabiliena da pilula eta lehena Kontinente guztietan, Afrikan eta Asian ezik, 2009ko Nazio Batuen txosten baten arabera.

Hain zuzen, 15 eta 49 urte bitarteko emakumeen % 8,8 erabiltzen dute, eta Europan, Hegoamerikan, Kariben eta Ipar Amerikan antisorgailu erabiliena da.

Hirugarren Munduko 200 milioi emakumek hain eskuragarri ez duten arren, "pilula oraindik iraultzailea da" eta heltzeagatik eta kostuagatik izango ez balitz, are gehiago izango litzateke, aditzera eman du Women Deliver erakundeak.

Erakunde horren aurreikuspenen arabera, Behar duten emakumeengana iritsiko balitz, nahi ez diren 50 milioi haurdunaldi murriztuko lirateke eta 150.000 emakumeren eta 640.000 jaioberrien heriotza ekidingo litzateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea