Gizartea -
Dekretuak
Haur Hezkuntzako eta Batxilergoko curriculumak, indarrean
Euskara ez da komunikazio-hizkuntza nagusia izango, baina "ezagutza urriagoa" duen hizkuntza ofiziala denez, "lehentasunezko arreta" beharko duela zehazten da.
Erredakzioa
Haur Hezkuntzako eta Batxilergoko hezkuntza plan berriak indarrean dira. Atzo argitaratu zituzten dekretu biak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHHA).
Dekretuen arabera, euskara ez da komunikazio-hizkuntza nagusia izango hezkuntza zikloetan eta ez zaio hizkuntza bati edo besteari lehentasuna ematen.
Hortaz, bai euskara bai gaztelania hezkuntzako komunikazio-hizkuntzak izango diren arren, egoera soziolinguistikoa aintzat hartuz, ikastetxeek bata edo bestearen aldeko ordutegi banaketa egin lezakete.
Gainera, euskara "ezagutza urrituagoko" hizkuntza ofiziala denez, "lehentasuneko arreta" beharko duela zehazten da.
Batxilergoko dekretuari dagokionez, Euskal Herria hitzaren inguruko aldaketak egin dituzte testuliburuetan, horrenbestez, "lurralde eta politika-administrazio izatea" barik, ideia linguistiko eta kultural bezala joko da.
Oinarrizko Hezkuntzako curriculuma apirilaren 21etik indarrean dago.