Gizartea -

32 lapurreta egin zituzten

Auto-talkako lapurretetan aditua zen banda bat desegin dute Bizkaian

Ertzaintzaren ikerketa iaz hasi zen, urte bukaeran, zenbait denda, taberna eta bankutan auto-talkako lapurretak izan ostean.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Denda, taberna eta bankuetan ostu zuen banda bat desegin dute Bizkaian. Ertzaintzak 32 lapurreta egozten dizkio aste honetan desegin duen auto-talkako lapurretetan aditua zen banda horri.

Halaber, Ertzaintzak 17 ibilgailu ostu izana leporatzen die. Lapurretak 2015aren bukaeratik aurrera izan ziren nagusiki Bizkaian, baina Araban, Kantabrian eta Burgosen ere ostu zuten. Taldeko bost kideetatik bi kartzelan daude, eta beste bat bilatu eta atxilotzeko agindua eman dute. Gainerako biak aske daude.

Ertzaintzaren ikerketa iaz hasi zen, urte bukaeran, zenbait denda, taberna eta bankutan auto-talkako lapurretak izan ostean.

Lapurretak gauez egiten zituzten beti, eta erabilitako autoak potentzia handiko ibilgailuak izaten ziren, oso azkar ihes egiteko.

Lapurrek txanoak erabiltzen zituzten identifika ez zitzaten, gau bakarrean lapurreta bat baino gehiago egiten zuten, Ertzaintzaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Azken ordukoa Bizkaia Delituak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Ebasketak albisteak