Gizartea -
SELEKTIBITATEA
EHU: 'Matematikako azterketako edukiak programakoak ziren'
Dagoeneko, 12.000 sinadura bildu dituzte Change.org plataforman, ikasleen ekimenez, Selektibitateko Gizarte Zientzien alorreko Matematika azterketa baliogabetzea eskatzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Selektibitateko Gizarte Zientzien alorreko Matematika azterketa 'zaila' zela-eta sortu den polemikaren inguruan, EHUk esan du proba horretako edukiak ikasgaiaren curriculumean jasota daudela.
Dagoeneko, 12.000 sinadura bildu dituzte Change.org plataforman, ikasleen ekimenez, Matematika azterketa baliogabetzea eskatzeko.
Irakasle askok ere bat egin dute salaketarekin. Ikasleen hitzetan, azterketa zailegia zen, eta aurreko urteotan ez da halako mailarik eskatu Matematikako azterketan.
Sinadura bilketa abian jarri dutenen aburuz, ikasleek Matematika gai espezifiko bezala aukeratzen dute kasu askotan, nota igo ahal izateko.
Sinadurak Eusko Jaurlaritzara eta EHUra eramango dituzte.