Gizartea -

Zentral nuklearra

Garoña behin betiko ixteko ekintzak eskatu dituzte Gasteizen

Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak aurtengo bigarren seihilekoan igorri behar dio Industria Ministerioari bere txostena.

Garoñako zentral nuklearra behin betikoz ixteko eskatu dute Gasteizen

1:30

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi mila pertsona inguru bildu dira gaur Gasteizen Santa Maria Garoñako (Burgos) zentral nuklearraren itxiera eskatzeko. Manifestazioan zehar alderdi politikoei "bideak irekitzeko"eskaera egin diete instalazio hori behin betiko itxi dadin.

Martxa Araba Garoñarik gabe plataformak deituta egon da, eta haren buruan "No reapertura. Itxi betiko" zihoen pankarta bat irakur zitekeen. 19:00etan abiatu da Andre Maria Zuriaren plazatik, jai-giroan.

Gutxi gorabehera bi mila pertsonak egin dute bat deialdiarekin, eta haiekin batera hainbat alderditako ordezkarik ere parte hartu dute, besteak beste, EAJ, Unidos Podemos, EH Bildu eta PSE-EEko kideak.

Ez direnak egon PPko ordezkariak izan dira. Alderdi horrek Garoña berriz zabaltzearen aurkako jarrera azaldu du, baina, adierazi dutenez, "hauteskundeei begira egindako manifestazioa" izan da gaurkoa, helburu bakarra "higadura politikoa" lortzea zuena.

Garoña Gasteizetik 40 kilometrora dago, eta Espainiako zentralik zaharrena da. 2012ko abenduaz geroztik ez dago martxan, Nuclenorrek (Iberdrolak eta Endesak esku hartzen dute bertan) hala erabakita, arrazoi ekonomikoak direla medio.

2014a. urtean iritziz aldatu zuen, eta ustiapen-baimena 17 urtez luzatzea eskatu zuen. Horren gainean, bere iritzia eman behar du Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak, eta haren erabakiak lotesleak dira.

Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak aurtengo bigarren seihilekoan igorri behar dio Industria Ministerioari bere txostena. Kontrakoa bada, lantegia ixtea ekarriko luke, eta, aldekoa bada, azken erabakia Gobernuaren esku utziko luke.

Alberto Frias Araba Garoñarik gabe plataformaren bozeramaileak gaur baieztatu duenez, Segurtasun Nuklearreko Kontseilua nork osatzen duen ikusita, ez du "inolako zalantzarik" txostena zentrala berriz irekitzearen aldekoa izango denik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Gasteiz Gaurko azken ordukoa Garoñako zentral nuklearra