Gizartea -

Alacant

Emazte ohiari labankada eman dio bikote berriaren aurrean

Ustezko erasotzailea ordu batzuk igaro ostean atxilotu dute. Emakumea ospitalera eraman dute, baina alta eman diote, dagoeneko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

41 urteko gizon bat atxilotu egin dute, ustez, bere emazte ohiari eraso egiteagatik, Catallan (Alacant).

Emakumea bere bikotekidearekin zihoan kalean, senar ohia agertu eta eztabaidan hasi direnenan.

Gizonak labana atera eta alboan eraso egin dio emakumeari. 38 urteko biktima Alcoiko Virgen de los Lirios Ospitalera eraman dute, Valentzian, baina dagoeneko alta eman diote.

Ustezko hiltzailea ordu batzuk igaro ostean atxilotu egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea