Gizartea -
Errege-etxea
Erregea "oso ondo" dagoela ziurtatu du Zapaterok
Espainiako Gobernuko presidenteak bisita egin dio Juan Calos erregeari Bartzelonan eta Espainiako osasun publikoaren balioa nabarmendu du.
Erredakzioa
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidenteak Erregea "oso ondo" dagoela ziurtatu du, eta datorren maiatzaren 18an, Europar Batasuneko, Hegoamerikako eta Karibeko goi-bileran parte hartuko du, Madrilen.
Bilerak ordu bete iraun du eta Zapateroren arabera, Erregea altxatu egin da eta elkarrizketa luzea izan dute.
Gobernuko presidenteak Espainiako osasun publikoaren balioa nabarmendu du.
Juan Carlos Espainiako erregeak hobera egin du atzo, larunbata, Bartzelonako Clinic Ospitalean ebakuntza egin eta gero. Eskuineko birikatik nodulu bat kendu zioten, baina analisia egin ostean, noduluak zelula minbizi-sortzailerik ez duela zehaztu zuten.
Laureano Molins sendagileak zuzendu zuen ebakuntza eta prentsaurreko batean Juan Carlos egiera onean dagoela eta 3 edo 4 egunetan alta emango diotela adierazi zuen.
15 egun igaro ostean, Erregak bere bulego lanekin jarraitu ahal izango du, "kaiko soinkari batek" baino lan fisiko gutxiago baitu, adierazi du txantxatan medikuak.
"Minbizi hitza bertan behera utzi dugu", adierazi du Molinsek. Ebakuntza gorputz osoko anestesiarekin egin dutela esan du ere.Operazioa iragan apirilaren 28an adostu zuten, erregeari urteroko azterketa medikua egiterakoan eskuineko birikako kaltzifikazio batean "aldaketa morfologikoak" aurkitu ostean.
Molinsek azaldu duenez, erretzea uztea gomendatu diote erregeari, baina ezin izan dute zehaztu zein izan den kaltzifikazioaren "arrazoi definitiboa".