Gizartea -
Ezbeharra
Bi hildako ihesari ekin dion auto batek eragin duen istripu batean
Iheslariak segika zuen Mirandako Udaltzaingoko auto bat lapurtu du Armiñonen (Araba). Geroago, aurrez talka egin du zuzen zebilen ibilgailu baten kontra eta bi gidariak bertan hil dira.
Erredakzioa
Gertaera 08:15ean hasi da Miranda de Ebroko Udaltzaingoak Polizia Nazionaleri laguntza eskatu dionean, taberna batean hasi berria zen liskar bat dela eta.
Agenteek bertaratu direnean, pertsona batek ihesari ekin dio bere kotxearekin eta Poliziaren bi kotxeren kontra talka egin du; hala ere, N-1 errepidean sartu eta Gasteizerantz abiatu da.
09:00ak aldera Polizia Nazionalak Ertzaintzari jakinarazi dio ibilgailu batek Miranda de Ebron jarri duten kontrol batetik ihes egin duela eta N-1 errepidetik zihoala, Gasteizerako noranzkoan.
Handik gutxira, Mirandako Udaltzaingoko agenteek kotxea geldiaraztea lortu dute, baina iheslariak zakur bat askatu eta une horretaz baliatuta, polizia-kotxea lapurtu du. Orduan, autobian sartu da eta ihesari berriz ekin dio, oraingoan kontrako noranzkoan.
Geroago, bere bidea jarraitu du polizia-autoarekin N-102 eta N-1 errepideak elkartzen diren puntuan, kontrako noranzkoan.
Bertan zuzen eta bere bidetik zebilen ibilgailu baten kontra talka egin du, Iruña Oka aldean. Usteko gaizkilea (C.V.P. 43 urtekoa eta 18 aurrekarirekin) zein beste ibilgailuaren gidaria hil dira.