Gizartea -
Güeñesen
Ertzaintzak gizon bati tiro egin dio bi labanekin mehatxatu ostean
Auzokide batzuen etxean babestu den emakume batek Poliziari deitu eta bere senarra jarrera oso bortitzarekin etxera itzuli dela adierazi die.
Erredakzioa
Gizon bat hankan zauritu egin da Ertzainako agenteek tiro egin ostean Güeñesen (Bizkaia).
Emakume batek Ertzaintzari deitu eta bere senarra oso jarrera oso bortitzarekin etxera itzuli dela adierazi die. Emaztea auzokide batzuen etxean babestu da.
Agenteak bikotearen etxebizitzara heldu direnean, ustezko erasotzaileak, atea ireki eta esku bakoitzean laban bana zuela eraso egin die.
Agenteek erasoa hankan tiro eginez ekidin dute eta gizona etxe barruan babestu egin da.
Emazteak giltzak utzi dizkie agenteei, etxera sartu eta gizona sendatzeko; ondoren, ospitalera eraman dute.