Gizartea -
Tragedia errepidean
16 urteko mutil bat hil da moto-istripuan, Gasteizen
Gazteak gidatzen zuen motorra errepidetik atera zen eta zuhaitz bat jo zuen. Ezbeharra bart gertatu da.
Erredakzioa
16 urteko mutil bat hil zen atzo gauean Gasteizen, gidatzen zuen motorrak zuhaitz bat jo eta gero.
Gasteizko Udaltzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez, ezbeharra 21:30 inguruan jazo zen, Kristo kalean, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, motorra errepidetik atera eta zuhaitz bat jo ostean.
Kolpearen ondorioz, motorzale gaztea berehala hil zen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea