Gizartea -
Hezkuntza
Baxoa azterketa hasi dute Ipar Euskal Herriko ikasleek
Baxoa Euskaraz elkarteak, Seaskak eta Bernart Etxepare lizeoak elkarretaratzea egin dute eguerdian, Baionan, baxoa euskaraz egin ahal izatea eskatzeko.
Euskadi Irratia | eitb.eus
Ipar Euskal Herrian baxoa azterketa hasi dute gaur Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko ikasleek, unibertsitatera joan aurretik egin beharreko proba, Euskadi Irratiak zabaldu duenez.
Aurten ere, azterketa gehienak frantsesez egin beharko dituzte ikasleek, baita euskaraz ikasitako irakasgaien azterketak ere.
Egunarekin bat eginez, Baxoa Euskaraz elkarteak, Seaskak eta Bernart Etxepare lizeoak elkarretaratzea egin dute eguerdian, Baionan, baxoa euskaraz egin ahal izatea eskatzeko.
Ohi bezala, Filosofia alorreko ezagutzak neurtzeko azterketarekin abiatu dute proba.