Gizartea -
VII. Berdintasunerako Foroa
Emakundek familia eta lan-bizitza nola bateratu du eztabaidagai
Emakundek "zentzuzko" ordutegiak eskatu ditu bai enpresetan bai ikastetxeetan eta baita zerbitzu publikoetan ere.
Erredakzioa
Familia eta lan-bizitzaren bateratzea errazteko Eusko Jaurlaritzak abian jarri dituen neurriak gizonen eta emakumeen arteko soldata ezberdintasunak handitzen ari direla ohartarazi du Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak.
Emakumeek, oro har, lanordu murrizketak eta lan-utzialdiak eskatzen dituztela zehaztu du Silvestrek. Horren ondorioz, gizonen eta emakumeen arteko soldata ezberdintasunak handitzen ari dira eta emakumeek, lantokian mailaz igotzeko aukera gutxiago dute.
Hori dela eta, Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak "zentzuzko" ordutegiak eskatu ditu bai enpresetan bai ikastetxeetan eta baita zerbitzu publikoetan ere.
Gaur hasi eta maiatzaren 30a arte, familia eta lan-bizitzaren bateratzea hizpide duen VII. Berdintasunerako Foroa aurkeztu du Emakundek.