Gizartea -

Protesta

Boulevardetik kanporatu dituzte berriro erraustegiaren kontrakoak

Pertsona bat atxilotu dute, identifikatzeari uko egin diolako. Udalak berretsi du, arauak bete ezean, antzeko neurriak hartzen jarraituko duela.

Gipuzkoa Plazatik ere atera zituzten erraustegiaren kontrakoak. EFE
Gipuzkoa Plazatik ere atera zituzten erraustegiaren kontrakoak. EFE

EUSKADI IRRATIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoa Zutik plataformak deituta, Donostiako Boulevard Zumardiko kioskoan erraustegiaren kontra kanpaldia egiten ari zirenak kanporatu dituzte berriro Ertzaintzak eta Udaltzaingoak.

Agenteak 07:30 aldera bertaratu dira Boulevard Zumardian, kanpin-dendak batzeko eskatu diete bertan gaua eman dutenei, eta, kioskotik jaisten hasi zirenean, oihal-dendak eskuetatik kendu dizkietela salatu dute Gipuzkoa Zutik plataformakoek.

Udalak baieztatu duenez, pertsona bat atxilotu dute, identifikatzeari uko egin diolako. Eneko Goia buru duen erakundearen arabera, edozein protesta da zilegi, udal-arauak betetzen badira. Hortaz, "kalea baimenik gabe okupatuz gero", orain arte hartutako neurriak hartzen jarraituko dutela esan dute.

Gipuzkoa Zutikeko kideek 18 egun daramatzate kalean erraustegiaren aurka protestan. Plataformaren esanetan, hurrengo egunetarako prestatu duen egitarauarekin aurrera jarraituko du. Ondorioz, gaur Egia auzora joango dira; bihar, Antiguara, eta etzi, Boulevardera berriro. Asteburuan, berriz, Zubietan egongo dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Gipuzkoa Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa