Gizartea -
Mozkor gidatzeagatik
Lau hilabeteko kartzela zigorra mozkor gidatu zuen ertzainburuari
Gidabaimena bi urtez kentzeko agindu du epaileak ere. Gertaera apirilaren 15ean jazo zen, 02:30etan.
Erredakzioa
Iragan apirilaren 30ean, mozkortuta autoa gidatzeagatik, epaitu zuten Ertzaintzako buruzagiari lau hilabete eta erdiko kartzela zigorra ezarri eta gidabaimena bi urtez kendu diote, Donostiako Zigor-arloko 1go Epaitegian.
Gertakaria apirilaren 15ean izan zen, goizaldeko 02:30ak aldera, Xabier Landa 59 urteko auzipetua Irungo erdigunetik auto ofiziala mozkortuta gidatzen zihoala harrapatu zutenean.
Ordurarte Gipuzkoako Ertzaintzako lurralde buruzagia izan zena Hendaiako Komisaldegi Espainiar Frantziarreko buruzagi izendatu zuten egun berean.
Auzipetuak "abiadura geldoegia zeraman eta justifikaziorik gabeko sigi-saga mugimenduak egiten zituen".
"0,78 eta 0,75 arteko odoleko alkohol-maila zuen", alkohol-proban.
Akusatuaren bertsioa (arauz kontrako maniobrak egin zituela ETA bere atzetik zebilela uste zuelako) "erabat logikarik gabekoa" dela uste du epaileak; izan ere, gidatzen jarraitu zuen bere atzetik Polizia egon arren.