Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Emakume bat hilik aurkitu dute bere Murtziako etxean
Senarrak emakumeari buruan kolpe eman ziola esateko, larrialdi zerbitzuetara deitu zuen. "Hilketa" bat izan dela baieztatu du Espainiako Poliziak.
Erredakzioa
Emakume bat hilik aurkitu dute bere etxean. Aurretik bere senarrak, emakumeari buruan kolpe eman ziola esateko larrialdi zerbitzuetara deitu zuen, Larrialdien Koordinazio Zentroak aditzera eman duenez.
Jazoera goizeko 10:30etan izan da Murtziako Santiago el Mayor auzoan.
Bertaratu den Espainiako Poliziak "hilketa" bat izan dela baieztatu dio Eferi.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea