Gizartea -
Garraioa
Euskadi eta Nafarroa bitartean garraiatzeko txartel berria sortu dute
La Union eta La Burundesa autobus konpainiak akordio batera heldu dira Euskotrenekin txartel berria sortzeko.
Agentziak | Erredakzioa
La Union eta La Burundesa autobus konpainiak akordio batera heldu dira Euskotrenekin. Horren bitartez, Bilbo, Gasteiz eta Iruña artean bidaiak egitea ahalbidetuko duen txartel berria sortu dute. Gainera, euskal hiriburuetako tranbiak erabiltzeko aukera izango du erabiltzaileak.
Txartel berriari dagokionez, La Union eta La Burundesa autobus konpainien leihatiletan edota autobusetan bertan erosi ahal izango da.
Halaber, bi tarifa egongo direla jakinarazi dute. Izan ere, bost urtetik beherakoek ez dute ezer ordaindu behar izango, eta, adinez nagusien kasuan, egindako bidaiaren arabera ezarriko zaie tarifa.