Gizartea -
Gobernuko Kontseilua
Eusko Jaurlaritzak planaren "moldaketa" bidaliko dio EAJri
Bakerako Hezkuntza Planaren aurka dagoen alderdiarekin "harreman zuhurrak" dituztela eta horrekin akordioa egin nahi dutela berriz esan du Mendiak.
Erredakzioa
EAJren eskaerari erantzunez, aurreko Bakerako Hezkuntza Planaren "moldaketa" bidaliko diotela baieztatu du Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Dokumentuak argi uzten du planaren zein atal bere horretan utzi dituzten eta zein eta nola aldatu duten.
Iñigo Urkullu buru duen alderdiak planaren aurka agertu da eta testu osoaren kopia bidaltzea jarri zuen negoziatzeko baldintza gisa.
Gobernuko Kontseiluko bileraren ostean, EAJrekin "harreman zuhurrak" dituztela eta horrekin akordioa egin nahi dutela berriz esan du Mendiak.
Bestalde, Iñaki Galdos Gipuzkoako Kirol diputatuak egitasmoaren idaztean foru-erakundeek parte hartu ez izana salatu zuen. Mendiak "moldatutako testua" dela eta arrazoibideak onartuko dituztela erantzun dio.
Kritikak
Gipuzkoa Aldundiak Indarkeriaren Deslegitimazio eta Bizikidetza Demokratikoaren Plana kritikatu du, testua egiterakoan instituzio foralak ez dituztelako kontuan izan eta ETArengandik ez datorren indarkeria "bidezkoa ez den" eran tratatzen dutelako.
Iñaki Galdos Kanpo Ekintza, Turismo eta Kirol ahaldunak argitu duenez, Aldundia oroimena berreskuratzeko eta ETAren biktimek onarpena izan dezaten ekintzekin "guztiz ados dago". Baina, era berean, gaia "era integralean aztertzeko" deia egin du, "gizartean dauden indarkeria mota ezberdinak kontuan izanda".