Gizartea -
Istripua Nafarroan
Emakume bat hil da Zozaian kamioi batek harrapatuta
39 urteko biktima Frantziako Estatuko herritarra zen eta berehala hil da N-121-A errepidean.
Erredakzioa
39 urteko emakume bat, Frantziako Estatuko herritarra, hil da gaur 21:45ean, Zozaian (Nafarroa). Ezbeharra N-121-A errepidean jazo da eta, antza denez, kamioi batek harrapatu du biktima, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
Foruzaingoa eta Nafarroako larrialdi zerbitzuetako anbulantzia bertaratu dira, baina ezin izan dute emakumea suspertu berehala hil delako. Era berean, Oronozko suhiltzaileak istripuaren tokira joan dira.
Biktimaren gorpua errepidetik kendu bitartean Frantziako noranzkoko erreia itxi behar izan dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea