Gizartea -

Aurrekaririk gabeko ebazpena

Kartzela zigorra ezarri diete lan-gaixotasun kasu bat eragiteagatik

Galdakaoko enpresa bateko hiru bururi jarri diete zigorra segurtasunaren eta osasunaren kontrako delitua egiteagatik. Silikosia duen langile bati 165.000 euroko kalte ordaina eman beharko diote.

Euskadi Irratia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Zigor Epaitegiak kartzela-zigorra ezarri die Galdakaoko enpresa bateko gerenteari eta beste bi bururi langileen segurtasun eta osasun delitua egitea leporatuta, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez. Gainera, 165 mila euroko kalte ordaina eman beharko diote silikosia duen langile bati.

Galdakaoko Insertecek labeak egiten dituen enpresako gerentea Julio Astigarraga, Miguel Urrutikoetxea labeen saileko burua eta Victor Mendoza ekoizpen buruari hiru eta bederatzi hilabete bitarteko kartzela-zigorra ezarri die Bilboko Zigor Epaitegiak.

Denbora horretan ezingo dute euren lana egin, inabilitazioa ezarri dietelako, eta isuna ordaindu beharko dute. Akusazio partikularrak eta Inserteceko arduradunek epaiketa egin aurretik hitzartutako akordioa da.

1989-2006 urteen artean Galdakaoko lantegian lan egin zuen langile batek silikosia hartu zuen. Frogatuta geratu da lanpostuan gaixotu zela eta epailearen esanetan Insertecek ez zuen segurtasun eta osasun neurri egokirik hartu.

Hego Euskal Herrian laneko gaixotasunagatik ezartzen den lehen kartzela zigorra da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea