Gizartea -
Egitasmoa
Metroa 2011n helduko da Basaurira eta hiru geltoki izan litzake
Ariz eta Basozelaiko geltokiez gain, Jaurlaritzak hirugarren geltoki bat zabaldu nahi du, Sarratu auzoan.
Erredakzioa
Metroa 2011. urtean iritsiko da Basaurira, gaur Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak jakinarazi duenez. Jose Luis Bilbao Bizkaiako ahaldun nagusiarekin batera ekitaldi berezia egin dute Basaurin. Erakunde ezberdinen arteko elkarlanaren alde egin dute bai Arriolak eta baita Bilbaok ere.
Metroko 2. lineako bi tunelak batuko dituen kalean izan dira Arriola, Bilbao eta Loly de Juan Basauriko alkatea.
Arriolaren hitzetan, obrak oso "erritmo onean" doaz eta, ondorioz, Basaurik metroa izango du datorren urtean, "orografiak jarri dizkigun zailtasunen gainetik".
Ariz izango da Basaurik zabalduko duen aurreneko geltokia. Zenbait hilabete beranduago, Basozelaiko geltokia inauguratuko dute. Orotara 2.373 metroko luzera dauka Ariz-Basauri zatiak. Etxebarritik hasita, 2.108 metro tunel azpitik egingo ditu trenak.
Horrez gain, Jaurlaritzak hirugarren geltoki bat egiteko asmoa azaldu du gaurko ekitaldian, Sarratu auzoan.