Gizartea -
Kantabrian
Bilboko motorzale bat hil da erdibitzaile baten aurka talka eginda
J.M.D.S.L. hildakoak Oriñon eta Liendo (Kantabria) artean izan du ezbeharra.
Erredakzioa
57 urteko Bilboko motorzale bat hil da arratsaldean, Kantabrian, A-8 autobidean jazo den istripuan, Oriñon eta Liendo artean. Antza denez, gidariak erdibitzaile baten aurka talka egin du.
J.M.D.S.L. da hildako gizona, Espainiako Gobernuak Kantabrian duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez.
Ezbeharra 17:00ak aldera jazo da A-8 autobideko 160. kilometroan, Santanderreko noranzkoan. Motorra errepideko ezkerretik atera da eta erdibiltzailearen kontra talka egin du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea