Gizartea -

Erasoa

Ibarrako jaietan bi neska gazte drogatu izana salatu dute

Ertzaintzak eitb.eus-i baieztatu dionaren arabera, salaketa jaso du eta gertatutakoa ikertzen ari da.

Bi neskak donostiarrek drogatu eta bahitu zituztela salatu dute

1:16

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den larunbatean bi neska drogatu eta bahitu zituztela salatu dute Ibarrako Gazte Asanbladak eta Emakume taldeak. Gertatutakoa ikertzen ari dela baieztatu dio Ertzaintzak eitb.eus-i.

Ibarrako Gazte Asanbladak eta Emakume taldeak erasoa salatzeko atzo eskainitako prentsaurrekoan azaldu zutenez, "bi emakumeak drogatu egin zituzten Gazte Festetan, eta hiru orduko denbora tartean ez dira ezertaz oroitzen". Horrez gain, konortea berreskuratzen ari zirenean, ibilgailu batetik bota omen zituzten, herritik kanpo.

Era berean, "nahiz eta oraindik gertatu den guztia ez dakigun, gertakari hauek pertsonen burujabetzaren eta oinarrizko eskubideen urraketak izan direla uste dugu", nabarmendu dute, eta "irmoki salatu" dute. Jokabide horiek "ez dutela lekurik" esan dute, "ez Ibarrako festetan, ezta beste inon ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Gizartea Eguneko albisteak