Gizartea -

Bilbo

Bilbon autobus batek harrapatu zuen txirrindularia hil egin da

Bilboko txirrindulariek elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean, Bilboko Udaletxearen aurrean. Bertaratuko direnei alkandora beltzak eramateko eskaera egin diete.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekainaren hasieran Bilbobus batek harrapatu zuen txirrindularia hil egin da. Gizona larri zaurituta eraman zuten Barakaldoko Gurutzetako ospitalera, baina hilabetez bertan egon ostean, aste honetan hil da.

Horregatik, Bilboko Txirrindulari Elkarteak elkarretaratzea deitu du gaur arratsalderako, Bilboko Udaletxearen aurrean.

Era berean, txirrindulariaren heriotza gaitzesteko asmoz, bertaratuko direnei alkandora beltzak eramateko eskaera egin diete.

Istripua Bilboko Kale Nagusian gertatu zen, ekainaren 1ean. Udaltzaingoa ezbeharraren nondik norakoak ikertzen dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Txirrindularitza Bilbo Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak