Gizartea -

Ikerketa zientifikoa

Baliteke musker espezie asko desagertzea klima aldaketaren ondorioz

Nahiz eta gas kutsakorrak murrizteko neurriak hartu, 2050ean musker espezieen % 6 desagertzea "saihestezina" izango litzateke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sugandila eta musker espezieen % 20 desager daitezke 2080an, klima-aldaketa dela-eta. CO2 isurketak murriztuko balira desagertzeko arriskua txikituko litzateke, baina, ikerketa zientifiko baten arabera, bakarrik neurri batean.

Zientzialarien arabera, nahiz eta gas kutsagarriak murrizteko neurriak orain hartu, 2050ean musker espezieen % 6 desagertzea "saihestezina" izango litzateke. Ikerketa Science aldizkarian argitaratu dute.

Gaur, Madrilen, aurkeztutako ikerketaren bi ondorio nagusiak horiek dira. Azterketa Barry Sinervo Kaliforniako (AEB) Unibertsitateko ikerlariak zuzendu du, eta, besteak beste, Ignacio De la Riva Natur Zientzien Museo Nazionaleko kideak parte hartu du (CSIC).

Gaur egun diren 5.100 musker eta sugandila espezieetatik 1.300 bat desager daitezke 70 urtetan, kalkuluen arabera. Musker askorentzako klima-aldaketa "bizitza edo heriotza" kontua dela esan dute ikerketaren egileek eta datuak "erdiragarriak eta suntsitzaileak" direla onartu dute, baina neurriak berehala hartzen baldin badira "itxaropenik badute" munduko muskerrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea