Gizartea -

Trafikoa

Aita eta 5 urteko semea hil dira Amurrion izandako istripu batean

Auto eta kamioi batek talka egin dute eta autoan zihoan 2 urteko umea, hildakoaren semea, Gurutzetako zainketa berezien unitatean dago. A-625 errepide berriz ireki dute eguerdian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

40 urteko gizon bat eta bere 5 urteko semea hil dira turismo batek eta kamioi batek parez pare talka eginda, Amurrion (Araba), Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Ertzaintzak baieztatu duenez, gorpu biak Gasteizko Forentse Zerbitzura eraman dituzte.

Autoan zihoan hirugarren pertsona, hildakoaren 2 urteko semea, Gurutzetako ospitalera (Bizkaia) eraman dute helikopteroz eta bertako zainketa berezien unitatean dago oso larri.

62 urteko kamioilaria ere zauritu arin egin da eta Bilboko osasun zentro batera eraman dute.

Goizeko bederatzietan jazo da ezbeharra A-625 errepidean, Amurriotik Bilborako irteeran. Errepidea ia lau orduz bi noranzkotan itxita egon ostean, berriz ireki dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea