Gizartea -

lan-istripua

Langile bat hil da makina batek harrapatuta Erandion

Lidl Alemaniako enpresak Axpe auzoan duen supermerkatu batean izan da ezbeharra. Bilboko bizilaguna da biktima, 38 urtekoa.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Margotzaile bat hil da gaur, asteartea, Lidl enpresa alemaniarrak Erandioko Axpe auzoan duen supermerkatuan eraberritze lanak egiten ari zela, jasogailu batek harrapatuta.

Ezbeharra 15:25ean jazo da. Ordu horretan, erreforma egiten ari zen enpresa bateko langile bat harrapatuta geratu da jasogailu batean.

Osasun langileak bertaratu dira, baina gizonezkoa hilda zegoen jada.

Biktima 38 urtekoa zen, eta Bilboko bizilaguna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bilboko azken albisteak Erandio argazkiak Bizkaiko albisteak Gaurko azken ordukoa Supermerkatuak gaur