Gizartea -

Ezbeharra

21 urteko gazte bat hil dute Barakaldon, labankadaz

Gainera, 22 urteko beste gazte bat Gurutzeta Ospitalera eraman behar izan dute, sabelean labankada bat zuelako. Antza liskarra ez da bi gazte hauen artean gertatu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 urteko gazte bat hil eta 22 urteko beste bat larri zauritu dute &' || 'nbsp;Barakaldoko dantzaleku baten kanpoaldean izan den liskarrean. Ezbeharra Juan Sebastian Elkano kalean jazo da 05:40ak aldera, Herrizaingo Sailak eitb.com-eri egindako adierazpenen arabera.

Oraindik jakinak ez diren arrazoiengatik ezezagun batek edo gehiagok labanaz eraso egin diete bi gazteri. 21 urte zituen batek bihotzetik hurbil jaso du labankada eta 22 urteko lagunak sabel aldean.

Berehala anbulantzia medikalizatu bat eta Ertzaintzaren hainbat patruila hurbildu dira eraso lekura. Sendagileak, dena den, lehen gaztearen heriotza baino ezin izan du baieztatu.

Bigarren biktima segituan eraman dute Gurutzetako erietxera. Ebakuntza eginda bertan dago ingresaturik eta bere bizia ez omen dago arriskuan.

Lehen hipotesien arabera, gertakizuna eraso lekutik hurbil den dantzaleku batean sortu da.

Eraso lekua inguraturik izan dute ertzainek hainbat ordutan eta 09:00ak arte ez dute eraman hildakoaren gorpua Bilboko Forenseen zerbitzugunera. Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du hiltzailea edo hiltzaileak aurkitu eta atxilotzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea