Gizartea -

Osasun publikoa

Babarrun poteak eta bakailaoa erretiratu dituzte, botulismoagatik

Bi pertsona larri daude Katalunian, botulismoak jota. Susmopean dauden produktuak Estatuko hainbat supermerkatu eta dendatan banatu dituzte.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Osasun Publikorako Agentziak babarrun egosien boteak eta bakailao gezatu eta txikitua merkatutik erretiratzeko agindua eman du, Gironan antzeman diren botulismo bi kasurekin lotuta egon daitezkeelakoan.

Palafrugelleko bi suhiltzaile larri daude ospitalean, botulismoak jota. Biek aipatu produktuak kontsumitu zituzten, eta, ondorioz, gaitza jaki horiek eragin dietela uste dute.

Merkatutik erretiratzen ari diren babarrun poteak Hermanos Cuevas SA konpainiak ontziratu eta Bon Preu y Royal enpresak banatutakoak dira. Susmopean dagoen bakailaoa, berriz, Copesco & Sefrisa SA konpainiak ontziratu eta Bon Preu y Royal enpresak banatu du.

Aipatu produktu-sortak Estatuko hainbat supermerkatu eta dendatan banatu dituzte, eta guztiak erretiratzeko agindua eman dute jada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea