Gizartea -
Lan-istripua
Larri jarraitzen du Urnietan lan-istripua izan zuen gazteak
Esnelateko enpresa-batzordea 24 orduko lanuztea egiten ari da istripua salatze aldera.
Agencias | Redacción
Urnietan (Gipuzkoa), lan-istripu batean, sei metro baino altuera handiagotik erori zen 25 urteko gazteak "oso larri" jarraitzen du, "egoera kritikoan", Donostia Ospitaleko iturriek gaur bertan jakitera eman dutenez.
Ezbeharra 10:40an jazo zen, Esnelat enpresak Urnietako Erratzu industrialdean duen lantegian.
LAB sindikatuak adierazi zuenez, langilea "6-8 metrotik erori zen", eta, ondorioz, larri zauritu zen. Donostia Ospitalera eraman zuten, eta hil edo bizi dago.
Elkarretaratzea
Esnelateko enpresa-batzordea 24 orduko lanuztea egiten ari da istripua salatze aldera. Horrez gain, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian, enpresak Urnietako Erratzu industrialdean dituen instalazioetan, elkartasuna adierazteko.